XPREST! AUX. Lehiaketa - I. Edizioa Urriaren 22tik 23ra - BBK Aretoan (Bilbo)

XPREST! AUX.

Oinarriak

Simone de Beauvoir Talde Feministak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XVI. Erakustaldiaren barruan, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren I. Edizioa (aurrerantzean, XPrest! AUX.) antolatu dute, oinarri hauekin bat etorriz:

  1. Lehiaketa urriaren 22 eta 23an egingo da, eta, bertan, edozein pertsona edo taldek aurkeztutako lanek hartu ahal izango dute parte, aldez aurretik izena online emanez web www.zinemakumeak.org/xprest webgunean. Era berean, lanok emakume batek edo gehiagok zuzendu dituela egiaztatu behar da.
  2. Film laburren gaia urriaren 22ko 11:00etan argituko da, Jaialdiaren meeting point gisa egokituko den BBK Aretoko (Kale Nagusia) auditorium eta espazioan. Hori dela eta, derrigorrezkoa da pertsona bat edo gehiago egotea han, Lehiaketan parte hartuko duten talde tekniko-artistikoen ordezkari legez.
  3. Lanak 2011ko urriaren 23an emango dira, 16:00etatik 17:00etara, Jaialdiaren egoitza izango den BBK Aretoan. Epez kanpo emandako lanek ezin izango dute saririk jaso, baina antolakuntzak eskubidea dauka lanok lehiaketatik at erakusteko, Jaialdiaren barruan
  4. Fim laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere, 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta DV PAL (720x576) formatuan emango dira, ahal dela USB memorian. Antolakuntza ez da Lehiaketaren formatu estandarretik kanpo aurkezten diren lanen erantzule egiten.
  5. Film labur guztietan, ondo ikusi beharko da AUX aldizkariaren ale bat. Antolakuntzak parte-hartzaileen esku jarriko ditu horretarako behar dituzten ale guztiak.
  6. Pertsona edo talde parte-hartzaile bakoitzak film labur bakarra aurkeztu ahal izango du.
  7. Lanek originalak eta inon aurkeztu gabeak izan behar dute. Antolakuntza ez da aurkeztutako lanek egile-eskubideen inguruan izan ditzaketen arau-hauste posibleen erantzule egiten.
  8. Antolakuntzak zinema, diseinu, komunikazio eta arte plastikoen munduekin erlazionatutako hiru pertsona aukeratuko ditu epaimahaia osatzeko, eta epaimahaiaren erabaki apelaezina Jaialdiaren itxiera-ekitaldian emango da ezagutzera. Sari bat edo guztiak hutsik gera daitezke, baldin eta epaimahaiak uste badu lanok ez dutela kalitate nahikorik.
  9. XPrest! AUX. Lehiaketa I. Edizioaren itxiera-ekitaldia urriaren 23an izango da, 19:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan. Bertan, aurkeztutako film labur guztiak proiektatuko dira, eta dagozkion sariak banatuko dira.
  10. Sari hauek emango dira:
    • XPrest! AUX. saria: 500 euro, "Emakumeek zuzendutako Zine Erakustaldia"-k emana.
    • Kinema Zine Eskola saria: 300 euro.
    • AUX. saria: "BUCOLIC DELUXE KUTXA" (honakoak ditu: 2 gau logela bikoitzean, 2 lagunentzako afari berezi 1 –edariak ez daude sartuta–, gosariak eta "La Chinata" produktuak dituen Kutxa bat. Sariok www.bucolic.es hotel xarmangarrien eskaintza dira, eta Kantabrian eta Palentzian dituzten ostatuetako edozeinetan truka daitezke).
  11. Parte-hartzaileek antolakuntzari lagatzen dizkie egindako film laburren gaineko komunikazio publikorako, erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak.
  12. Lehiaketan parte hartuz gero, oinarri hauek onartu behar dira.

Izen-ematea

Bete esazu formulario datu guztiak, mesedez.

| Derrigorrezkoa

| Derrigorrezkoa

| Derrigorrezkoa

| Derrigorrezkoa

| Testua

Babesleak

  • BBK
  • Euskaltel
  • El Correo
  • Kinema
  • La Granja
  • Go Bilbao

Kontaktua

Zalantzarik izanez gero jarri harremanetan gurekin .(JavaScript must be enabled to view this email address), telefono (94 479 28 46), Twitter edo Facebooken bidez.

| Derrigorrezkoa

| Derrigorrezkoa

| Testua

| Derrigorrezkoa